2012/01/09

Santo Tomás eta azken egunekoak 2011

Aurten ere asko disfrutatu dugu bai Santo Tomás egunean, bai azken egunean.
Txistorra oso ona zegoen eta txistulari taldeak giro oso jatorra sortu zuen. Mila esker denei!





 Beste aldetik, azken egunean, ostiralean, parte hartu zenuten jokuetan, eta irakasleok aipatu nahi dugu hurrengo urtean sokatiran irabaziko dugula. Argazkietan askoz gutxiago ginela konprobatu daiteke.








"Hik balio duk, Hik" lehiaketan ere oso ondo ibili ziren parte hartzaile guztiak. Bakarrik, kritika txiki bat egin behar dugula uste dugu: zenbait momentutan errespeto falta, batzuen aldetik, egon zela. Alde batetik, euskerarekiko, eta beste aldetik, parte hartzaile batzuekiko. Denok bakoitzaren zaletasunak, musika, dantza..., errespetatu behar ditugula uste dugu antolatzaileok.

Hori dela eta, hurrengo urtean lehiaketa egokitzen eta hobetzen saiatuko gara.

ONDOKOAN ARGAZKI GUZTIAK IKUS DITZAKEZUE!

2011/12/15

Bokaten salmenta

Urtero bezala, bokaten salmentarekin hasi gara. 4. mailakoek prestatuko eta salduko dituzte ikasketa bidaiarako dirua lortzeko.

Era berean, Santo Tomás egunean, txistorrada antolatuko dugu.

On egin eta animatu zaitezte!

2011/11/21

2. mailakoak Plaiaundin

Aurreko astean 2. mailako ikasleak Plaiaundira joan ziren. Marea behera zegoenez aukera zabala izan zuten hegazti asko eta espezie ezberdinetakoak ikusteko.
 Agenda 21eko blogean informazio gehiago eta argazkiak ikus ditzakezue